“Jonatan Kaioa” idazlanak irakurleak lehen aldiz liluratuta utzi zituenetik, ez da idatzi imajinazioa “Armadura herdoilduko zalduna”-k bezala txunditu duen lanik.
Ipuin alai honetan, etsita dagoen zaldun batek bere benetako “ni”-a bilatzen du. Bere bidaiak gure bidaia propioa islatzen du, eta, bertan, itxaropena eta etsipena, fedea eta desilusioa, barrea eta malkoak.
Inoiz bizitzaren eta maitasunaren esanahia ulertzen saiatu den horrek benetako askatasuna eta egia aurkituko ditu fantasia zoragarri honetan.
